Hitzaldia otsailaren 23an, Arrasaten, mugikorraren, sare sozialen eta bideo jokoen erabilerari buruz

2022/02/14
Card image cap
Kulturaten izango da, Jokin Zaitegi gelan, 17:30ean, 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak ‘Mugikorraren, sare sozialen eta bideo jokoen erabilera: non jarri behar dugu arreta?’ hitzaldia antolatu du datorren otsailaren 23rako. Kulturaten izango da, Jokin Zaitegi gelan, 17:30ean. 

12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, eta Jone Zalduegi adituak gidatuko du.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 25 20 07 telefonora deituta edo www.arrasate.eus/izen-ematea estekan. Azken eguna: otsailaren 18an.

Besteak beste, aztertuko da nerabezaroan mugikorra zertarako erabiltzen den, bideo jokoek zer-nola eragiten duten jarreretan eta harremanetan, sare-sozialek espazio digitalean: zelan, zertarako eta jokabide emozionalen jatorriak, nerabeen erreferenteak identifikatzeko irizpideak, eta pornografia, afektibitatea eta komunikazioa espazio digitaletan.