Trafiko mozketak Olandixoko tunelean

2019/09/23
Card image cap
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen-lanak egingo ditu hilaren 25 eta 26an

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea Aramaioko noranzkoan, Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean.

Mozketa egunez egingo da, irailaren 25ean eta irailaren 26an 14:00etatik 22:00etara.

Bestalde, irailaren 26an aurreikusitako lanak egin ahal izateko, 14:00etatik 22:00etara, itxi egin behar da zati bera Aretxabaletako noranzkoan, beste noranzkoa irekita utziz.

Gaueko 22:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.

Instalazioen artapen-lanen barne egongo da tuneleko segurtasun instalazioa aztertzea. Lanak Miramon 2018 aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

GFA-k Udalari bidalitako jakinarazpena.