Mondra&Roll jaialdirako 90 sarreren irabazleak jakinarazi ditu Arrasateko Udalak
2025/04/16
Arrasateko Udalak dagoeneko burutu du Mondra&Roll jaialdirako 90 sarreren zozketa, eta gaurtik aurrera irabazleek SMS bat jasoko dute sariaren berri izateko.
Guztira 1189 pertsonek hartu dute parte zozketan, iaz baino 348 pertsona gehiagok; gainera, aurten, bigarren urtez jarraian, bi taldetan banatu da zozketa. Sarreren erdia 16 eta 26 urte bitarteko gazteen artean zozketatu dira, eta beste erdia 27 urtetik gora duten herritarren artean.
Sarrerak jasotzeko aukera apirilaren 22tik aurrera
Sarrerak apirilaren 22tik aurrera jaso beharko dituzte BAZen, eta, horretarako, ezinbestekoa izango dute NAN erakustea.
Irabazleen datuak babesteko, datuak babesteko legeari jarraituz, ezingo dira publikoki irabazleen izen abizenak ezagutzera eman, baina irabazle suertatu diren guztiek jasoko dute gaur Udaletxearen SMS bat.