Mikel San Miguel Merino izendatu dute ofizialki Udaleko kirol saileko zinegotzi

2024/07/19
Card image cap
Hortaz, San Miguelek hartu du Asier Murguzur Bolinagak utzitako ardura politikoa.

Ez da, baina, ardura berria izango beretzat. Kirol zinegotziaren ondokoa edo laguntzailea izan da San Miguel, eta agintaldi hasieratik Murguzur laguntzen izan bada ere, azken hilabeteetan bere ardurapean zituen kirol zinegotzi izatearen ardura gehienak. Udal ordezkariek adierazi dute izendapena “modu naturalean” eman dela.

Izendatu berri duten kirol zinegotziak Musakolan eta Mojategin egiten ari diren lanen berri eman du gaur bideo honetan.

Kirolaz gain, auzoen ardura

Kirolen saileko ardura izateaz gain, auzoen ardura izaten jarraituko du Mikel San Miguelek. Azpisail horrek helburuen artean ezarri zituen auzoen parte hartzea eta bizi kalitatea hobetzea, auzo alkatetzak berreskuratzeko eta partaidetza tresna bilakatzeko.