Merkemerkaua: otsailaren 25, 26 eta 27an
2021/02/25Eguenean eta egubakoitzean 16:30etik iluntzeko 20:00ak arte izango da, eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 20:00ak bitartean, erreskadan.
Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera, establezimendu aurrera edo komertzio guneetara, udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskaintzeko: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, altzariak eta abar.
Hona hemen zer dendak/saltokik parte hartuko duen, eta non egongo diren:
Gerturatzen bazara azokaz gozatu ahal izango duzu, baita zapaturako prestatu den egitarauaz ere.
Otsailaren 27an:
- Zer: haur eta gazteentzako jolasak/olgetak: txirrista puzgarria, super-jumpinga, hutserako jauzia, zezen mekanikoa, giroskopioa, haur tragabola, …
- Ordutegia: 11:00-14:00/16:00-20:00
- Non:
- Maiatzaren Bata plazan
- Herriko plazan
- Seber Altube plazan
Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteren edozein ekimenetan parte hartu gura izanez gero, deitu 688 73 41 49 telefono zenbakira.