Merkataritza establezimenduko langileak prestatzeko ikastaroa langabeentzat

2014/10/17
Card image cap
Arrasateko Udalaren Enplegu Sailak herriko langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza ikastaro bat antolatu du, MERKATARITZA ESTABLEZIMENDUKO LANGILEA lanbideari buruzkoa.

 

2014/10/17

 

Ikastaroak herriko langabe talde bat merkataritza establezimenduko saltzaile moduan trebatzea du helburu, eta  Gizarteratze Hitzarmena sinatzeko baldintzak betetzen duten langabe arrasatearrei zuzenduta dago (RGI hartzaileak zein Gizarte Zerbitzuetako bezeroak).  Ikastaroak merkataritza establezimenduaren antolaketa, salmenta teknikak eta  bezeroaren arreta gaiak jorratuko ditu, besteak beste.  270  orduz luzatuko da, 2014ko azaroaen 17tik 2015eko otsailaren 17 arte.  Parte hartzeko baldintzak eta informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Izena emateko epea, 2014ko urriaren 20tik azaroaren 7arte