Memoriaren eguna Arrasaten
2017/11/08Memoria eta bere transmisioaren inguruko gogoeta herritarren artean zabaldu eta indarkeriaren biktima izan diren guztien oroimena defendatu eta omentzeko eguna izango da
Azaroak 10 Memoriaren egunaren egitaraua:
FILM EMANALDIA. Amaia Antzokian.
‘Ama nora goaz?’ filmaren emanaldia.
Film laburrak 80 urtez isilpean mantendu den istorio bat azalarazten du: Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatuak izan ziren emakume zein haurren istorioa, alegia. Bi emanaldien amaieran, filmaren eta bertan kontatzen diren bizipenen inguruko solasaldia eskainiko da.
- 11:00etan Arrasateko gazteei zuzenduta.
- 19:30ean herritar guztientzat.
ELKARRETARATZEA. Herriko plazan
- 19:00etan elkarretaratzea.