MARTXOAK 8ko XXII. Kartel Lehiaketa
2019/01/10Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8ko XXII. Kartel Lehiaketa antolatu du
Aurtengo edizioko leloa da “Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari!”. Gorputza, teoria eta ekintza uztartuz, lehiaketak proposatu gura du berdintasunaren erronkari heltzea. Horrela, gonbidapen bat izan gura du, egunerokotasunean, erronka horri eusteko eta feminismotik bizitzeko eta eragiteko.
Lanak aurkezteko epea: otsailak 15, egubakoitza, Arrasateko BAZen.
Saria: 450 €
Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake udalak.
Oinarriak eta informazioa Herritarren atarian.
Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa
Tel:
943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa)
943 25 20 00 (BAZ)