Martxoak 8ko kartel lehiaketaren emaitza: Izan direlako gara. Gora feminismoak!
2018/02/21
19 lan aurkeztu dira. Udaleko Berdintasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Kartel guztiekin erakusketa egingo da Emakume Txokoan martxoaren 5etik 16ra bitartean.
Epai mahaia osatu dute: Udaleko Berdintasun Sailak , elkarlanean, honako eragile feministekin : Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataforma; Ekin Emakumeak; Pottogorriak eta Gune Iraunkor Feministak.
Irabazlea: Juan Diego Ingelmo Benavente
Epai mahaiak baloratu du lanaren kalitatea, aurtengo leloa eta irudiaren arteko lotura eta kartelaren xedea.
Martxoak 8ko kartela eta egitaraua iragartzeko erabiliko da kartel irabazlea.