Martxoak 8ko azoka

2020/02/04
Card image cap
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan

Helburua da emakume baserritar eta artisauen, lana ikusaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Parte hartzeko produktuen eta berauek sortzeko ekoizleek egiten duTen lan prozesuaren kalitatea baloratuko dira.

Azoka Martxoaren 7an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).

Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 19ra arte zabalik.

Izen-ematea 943 79 41 39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian.

Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko  postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 26tik 29ra .