Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
2018/02/05Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak Emakume baserritar eta artisauen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan.
Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).
Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik.
Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/izen-ematea
Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .