Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunerako, egitaraua prest
2018/02/26Udalak, Arrasateko mugimendu feministarekin elkarlanean, Martxoak 8rako egitarau zabala prestatu du
Izan direlako gara lelopean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko egunari lotuta, Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak, Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataforma, Ekin Emakumeak, Pottogorriak, Gune Iraunkor Feminista eta IMMErekin elkarlanean, hainbat jarduera antolatu ditu Martxoaren 8ari begira eta horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Hauxe izango da egitaraua:
- Martxoaren 3an 10:30etan, Biteri Plazatik hasita, EMAKUMEON* MARTXA San Prudentziora. Antolatzailea, Arrasateko mugimendu feminista da.
- Martxoaren 5etik 16ra, MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA egingo da Emakume Txokoan. Ikusgai egongo dira XXI. Kartel lehiaketan aurkeztutako 19 lanak. Ordutegia izango da, astelehenetik eguenera 15:30etatik 18:30etara eta egubakoitzetan 10:00etatik 14:00etara.
- Martxoak 8an 12:00etan ELKARRATERATZEA Herriko Plazan. 20:00etan Seber Altube Plazatik, MANIFESTAZIOA, “Sanbamaña” batukadak lagunduta. Aurtengo lema Martxoak 8 Emakumeok* Planto! Nosotras paramos! izango da eta Arrasateko mugimendu feministak antolatu ditu bi jarduerak
- Martxoaren 10ean Seber Altube plazan, goiz osoan zehar, MARTXOAK 8KO EMAKUME ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA. Zatoz azokara eta irabazi tribial feminista bat!
- Martxoaren 14an, eguaztenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian ZINEGOAK HEDAPENA 2018, film laburren emanaldia.
- Martxoaren 16an, egubakoitzean 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian, “HOTS HIRU AHOTS BAKARREAN” poesia musikatu saioa Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrezen eskutik. Ekitaldia euskaraz izango da.
- Martxoaren 21ean, eguaztenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian, MAHAI INGURUA GESTAZIO SUBROGATUAren inguruan. Hizlariak, Itziar Alkorta (Zuzenbide Zibilean doktorea), Josebe Iturriotz (Medeak taldeko ekintzaile transfeminista) eta Maria Garcia (Ciudadanos alderdiko kidea) izango dira eta dinamizazio lanak June Fernandez (kazetariak) egingo ditu. Mahai ingurua gazteleraz izango da.
- Apirilaren 19an, eguenean, 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian, “NO SOLO DUELEN LOS GOLPES” monologoa. Egilea eta antzezlea Pamela Palenciano izango da eta monologoa gazteleraz egingo da.
- Apirilaren 17an eta 24ean, eta maiatzaren 8an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara GURE GENEALOGIA FEMINISTAK tailerra, Iraitz Agirre Arangurenekin. Tailerra euskaraz izango da eta aurrez izena eman beharko da Emakume Txokoan.
Egiataru osoa hemen deskargatu dezakezu