Martxan da 2024ko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria, sari berriekin
2024/12/03Ireki da 2024ko Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea. Abenduaren 1etik komertzioek lehiaketan izena emateko aukera dute, hilaren 9ra arte. Herriko erakusleihoak apaindu eta komertzioari bizitasuna eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin deitzen da lehiaketa. Erakusleihoak jarrita egongo dira abenduak 10etik urtarrilaren 6 arte, gutxienez.
Sariak aukeratzeko epaimahaia 4 eragilez osatua egongo da, Ibai-Arte, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, diseinuan aditua dena eta Arrasateko Udalaren ordezkaritza. Lanak baloratzerakoan, irudimena, originaltasuna, lanketa, estilismoa, mezua eta gabonetan girotua izatea baloratuko dira.
Oinarriak eta sariak
Bigarren urtez jarraian, sari berriak batuko ditu Erakusleiho Lehiaketak aurten ere. Iaz lau sari gehiago egon ziren “aipamen berezia” atalean, eta, aurten, “herritarren” saria bozkatzen dutenen artean 120 euriko 10 sari banatuko dira, iaz baino 5 gehiago. Establezimenduek izen ematea BAZen edo Udal webgunean egin dezakete. Oinarriak ezagutzeko, deskargatu hemen dokumentua.
- Izenematea: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/izena-eman-2024-gabonetako-eskaparate-lehiaketan/
- Oinarriak: https://www.arrasate.eus/eu/media/sailen-fitxategiak/toki-garapena/oinarriak-eskaparate-lehiaketa-2024.pdf
- Kartela: https://www.arrasate.eus/eu/media/sailen-fitxategiak/toki-garapena/eskapa-lehiaketa2024.pdf
Parte hartuko duten erakusleihoen artean, honako sari hauek banatuko dira:
- saria: 1.000 euro
- saria: 700 euro
- saria: 600 euro
- saria: 500 euro
- Aipamen berezia: 200 euroko 4 sari
- Herritarren saria: 500 euro
- Haur eta gazteen saria: 500 euro
Bozketak eta herritarrentzat sariak
“Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozkatzeko epea abenduaren 13tik 18ra izango da, udal webgunetik edo eta Ibai-Arteko webgunetik egiteko aukera egongo da, edo eta BAZen.
Botoa ematen duten herritarrek ere saria izango dute, izan ere, “Herritarren saria” bozkatzen dutenen artean 120 euroko 10 bonu banatuko dira herriko dendetan gastatzeko eta “haur eta gazteen saria” bozkatzen dutenen artean 50 euroko 5 bonu banatuko dira.