Markuleteko bidegorria itxiko da bihar eta etzi, FAGOR Ederlan enpresak bidegorri ondoko zuhaitzetan egin beharreko lanak direla-eta
2024/10/15Lanak urriaren 16an eta 17an egingo dira, 8:00etatik 17:00etara.
FAGOR Ederlanek sasien inausketa eta egoera txarrean dauden bi zuhaitz moztuko ditu datozen egunetan. Lan horiek egiteko, Markuleteko bidegorria itxita egongo da urriaren 16an eta 17an egingo dira, 8:00etatik 17:00etara.
Moztuko diren zuhaitzak ustelduta dauden bi makal dira, eta, teknikoen arabera, arriskua dute haize bolada batekin bidegorrira edo fabrikako instalazioetara erortzeko. “Orain 4 urte beste makal zahar bat errekara erori zen. Kalterik sortu gabe” adierazi dute teknikariek txostenean. Ondorioz, mozteko erabakia hartu da, eta horretarako baimena eman zaio Eusko Jaurlaritzako URA agentziatik.
Ondorioz, bidegorria moztu beharko da aipatutako egun eta ordu tarteetan, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Barkatu eragozpenak.