Maria Ubarretxena Cid (EAJ-PNV), alkate berria
2015/06/15Ekainaren 13an Udal Korporazioa eratzeko bilkura ezohikoan Maria Ubarretxena Cid andrea izendatua izan da Arrasateko alkate.
Ekainaren 13an Udal Korporazioa eratzeko bilkura ezohikoan, alkate hautatua izateko aurkeztutako bost izangaietako inork ez duenez lortu erabateko gehiengoa, 2015eko maiatzaren 24an egindako udal hauteskundeetan botu gehien jaso duen hauteskunde zerrendako burua, Maria Ubarretxena Cid andrea, EAJ-PNVko hauteskunde zerrendaburua, alegia, izendatua izan da Arrasateko alkate.
Alkate kargua Plenoaren aurrean onartu ondoren, ordura arte alkate izandako Inazio Azkarragaurizarren eskutik zumitzezko uztaia jaso du.
Alkatea izendatu aurretik, Udal Korporazioa eratu da, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan zinegotzi akta lortu zuten 21 hautatuek legezko zin egitea edo hitza eman ondoren.