Makatzenako frontoia eta bere inguruak berrizteko proiektua

2016/12/13
Card image cap
Hainbat aukera aurkeztu dira, eta bozketa egingo da haien artean

Udalerria hobetzeko asmoari helduz, Arrasateko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen 2016ko martxoaren 17an Makatzenako frontoia eta bere inguruak berrizteko proiektua egitea, eta herritarren esku uztea proiekturik egokiena aukeratzea.

Harreman enpresak idatzi ditu 3 aukera proiekturako, eta estalkirako beste 3 aukera aurkeztu ditu. Herritarrok 3 proiektuen artean aukera bat egin ahal izango dugu, eta aukera horrentzat estalki bat ere aukeratu beharko dugu. Botoak kontatzeko orduan, proiektua eta estalkiak egiten duten konbinazioa hartuko da kontutan. Proiektuaren irudian sakatuz, PDF bat irekiko da, datu guztiak jasotzen dituena, eta bertan bakoitzaren aurrekontua ere.

Kontutan hartu NAN/AIZ zenbakia jartzea derrigorrezkoa dela. Bakarrik Arrasaten erroldatutako eta adinez nagusi diren biztanleen bozkak onartuko ditugu eta NAN/AIZ horrekin egindako lehenengo botoa bakarrik hartuko dugu kontuan.

Botoa eman daiteke hemen:

  • BAZen eta Makatzenako bizilagunen lokalean, botoen ontzian, han izango diren boto txartelen bidez, abenduaren 12-23 bitartean (biak barne), zabalik dagoen orduetan.
  • Arrasateko Udalaren WEB orrian Parte Hartzea atalean, abenduaren 12-25 bitartean (biak barne).