Maiatzeko baserriko produktuen azokaren zozketa

2013/05/24
Card image cap
Maiatzaren 18ko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Karlos Beltran de Gebara Arrasatearrari egokitu zaio.

 

 

Aurreko zapatuan, maiatzak 18,   baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  18 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak,   ahate haragia eta deribatuak, berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta,…

 

Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua KARLOS BELTRAN DE GEBARArena  izan zen eta produktu sorta,  Gesalibar  Auzoko Enuzketa Aldekoa  Baserriko ARANTZA OLABEk prestatu du oraingoan.   Ostiral goizean, maiatzak 24,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Karlosek eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik!