Maiatzaren 31an, Tabakorik Gabeko Eguna

2017/05/24
Card image cap
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren “Euskadi tabako-kerik gabe” programaren barruan, eta Osakidetzarekin eta Debagoieneko udalekin elkarlanean, eskualde mailako programa bat egien jarraitzen dugu, helburu dugula, hain zuzen ere, tabako-kerik gabeko udalerriak izatea. Gainera, tabakoa uzteko aukera ere eskaintzen zaie biztanleria-talde guztiei.

Horretarako, aipatu administrazioetakook koordinazio- eta lankidetza-lanean aritzeaz gain, geuregana erakarri nahi ditugu udalerrietan horretan lan egiten duten eta osasun gaietan konpromisoak hartzeko prest leudeken instituzio, estamentu, erakunde, gizarte-talde eta komunikabideak.

Aurtengorako prestatu diren jardueretako bat informazio-karpak jartzea da. Horietan, osasun-zentroetako langile sanitarioek informazio pertsonala emango dute sustapeneko eta tabakoaren prebentzioko jarduerei buruz, informazio-foiletoak banatuko dituzte, eta karbono monoxidoaren determinazioak, erretzailearen pasaportea, biriken adina neurtu, eta abar egingo dituzte.

Karpa horiek maiatzaren 31 aldera jarriko dituzte −orduan baita TABAKORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA−, egutegian jasota bezala, hain zuzen.

 

Tabako-kerik gabeko gelak

 

2017an, orain arte, eskualdeko hainbat zentrok egin dute lan Kerik Gabeko Gazteak izeneko programan.

Programa horrekin, tabakismoa prebenitu nahi da DBHko lehen zikloko ikasleen artean, adin txikikoen tabakoarekiko kontaktua ahalik eta gehien atzeratzearren.

Ikasgela osoak hartu behar du parte programan; alegia, ikasgela osoak hartuko du konpromisoa denbora jakin batean ez erretzeko. Horrezaz gain, heziketa-jarduera batzuk ere egingo dituzte ikasleek, ikasgelan nahiz etxean, familiarekin.

Ikastetxe hauek hartu dute parte eskualdean:

Arrasate

  1. IES Arrasate: 1. mailako 6 gela, 132 ikasle.
  2. CPEIPS Gaztelupe-Arimazubi Ikastola: 1. mailako 4 gela, 100 ikasle.

Programako lanak eta tailerrak egiteaz gain, gaikako logoak ere landu ziren ikastetxe horietan, eta probintzia mailako lehiaketa batean hartu zuten parte. Arrasateko Gaztelupe-Arimazubi ikastolako logoa izan zen irabazle, eta Gipuzkoako ordezkari izan da kanpainan, lurralde mailan.

Aintzatespen modura, oparitxo bat emango zaie gela horien ordezkariei; hots, gela irabazleak egindako logoaren lamina bat, eta ikasle parte-hartzaileentzat motxila bana.  Arrasteko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da sari-banaketa, maiatzaren 31n, eguerdiko 12:00etan. Bertan izango da Arrasteko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzi Amaia Azpiazu andrea eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzako arduraduna.

Jakinarazi nahi dizuegu, bestalde, eskualdeko farmaziak ere ari direla programa  horretan parte hartzen. Horretarako, tabakoaren gaia aipatzen duten kartelak eta aurkezpenak jarriko dituzte erakusleihoetan, herritarrentzako mezuekin.

ANTZUOLA: Musika-kioskoa 2017/25/25 20:00
ARRASATE: Sebero Altube plaza 2017/05/31 11:30-13:30 17:00-19:00
ARETXABALETA:Osasun-zentroa 2017/05/31 11:00 - 12:30
BERGARA: Domingo Irala 2017/06/01 11:30-13:30 19:00-21:00
ELGETA: Mendizaleen plaza, 1 2017/05/26 19:00-20:30
ESKORIATZA: Osasun-zentroa 2017/05/31 11:30-13:00
OÑATI: Osasun-zentroa ASTE GUZTIAN ZEHAR