Datorren zapatuan, maiatzak 18, Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan

2024/05/10
Card image cap
Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, “Birakolore” kale antzerkia izango da 11:30ean hasita.

Datorren zapatuan, maiatzak 18, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 14:00etara izango da. Ohiko saltokiez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira.

Gainera, erosketa tiketarekin banatuko dira landareak (perrexila, piper txikiak, albaka eta tomatea), eta hileko saskiaren zozketa egingo da, betiko moduan.

Kale antzerkiaz lagunduta

Azokarekin batera, “Birakolore” kale antzerkia antolatu da. Seber Altube plazatik izango du irteera 11:30ean. Hemen antzerkiaren sinopsia:

“Basilio eta Valeriak ekintzari ekitea erabaki dute: Haien gurditxoa lorez beteta dutela hiriko kaleetan zehar bizitza landatzen, haziak banatzen eta olerkiak ereiten gidatuko gaituzte.
Belaunaldien arteko topaketa xamurra, berez emankorra, non guztiok ongi etorriak izango garen parte hartuz gure herriko paisaia eraldatzera”.