Langabezian dauden 13 pertsona kontratatzeko hautaketa
2014/05/22Arrasateko Udalak, 2013ko azaroaren 11n eta 2014ko apirilaren 14an hartutako udal akordioen arabera, datozen hilabeteetan 13 lan-kontratu egingo ditu, aldi baterakoak, udalerrian bizi diren langabeentzat.
13 kontratuok egiteko aurreikusitako aurrekontua da 193.467 eurokoa. Lanbidek 105.993 eurokin finantziatuko du programa eta Arrasateko Udalak 87.473 euroko ekarpena egingo du.
Kontratatuko diren lanpostuak
- Hemen aipatzen ditugun lanpostuak betetzeko dira kontratu horiek:
- Peoia (argiteria)
- Peoia (igeltserotza)
- Igeltseroa
- Hiru pintore
- Lorazain laguntzailea
- Administraria
- Gimnasiorako aholkularia
- Zuzenbidean lizentziaduna edo graduduna
- Dokumentalista / Museologoa
- Muselogoa
- Merkataritza sustatzeko teknikaria
Kontratatzeko baldintza orokorrak
Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
b) Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egon beharko dira.
c) Pintore baten, igeltsero baten eta bi peoien (argiteria eta igeltserotza) kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hartzen duten pertsona titularrak izan behar dira
d) Gainerako kontratuak egiteko, izangaiak kolektibo hauetakoak izan behar dira: 35 urte edo gutxiago dituzten pertsonak, 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete daramatzatenak, denbora luzean lanik gabe dauden pertsonak, gizarte-bazterketaren arriskuan daudenak, ezintasunak dituzten pertsonak, familia-ardurak dituzten emakumeak eta genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeak.
Lanpostu bakoitzerako baldintza espezifikoak
Kontratu bakoitzak, lanpostuaren ezaugarrien arabera, titulazio, euskara jakitea, eta abar moduko baldintza jakin batzuk ditu ezarrita; honekin batera erantsita dagoen koadroan daude adierazita.
Eskabideak egiteko modua eta epea
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), erantsitako koadroan lanpostu bakoitzeko jasotako epeetan.
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.
Izangaien aurretiko aukeraketa
LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa.
Izangaien azken aukeraketa
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
- Deialdi honi buruz Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu (www.arrasate-mondragon.org) eta interesdunen eskura jarrito ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
- Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (BIZTANLEEN ARRETA ZERBITZUA)
-
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
-
Tel.: 943 252000; Arrasatetik 010