Langabeak kontratatzeko deialdia
2013/10/25Arrasateko Udalak, Foru Aldundiaren laguntzarekin, 5 langabe kontratatuko ditu, basolanetan aritzeko.
Kontratuen iraupena 5 hilabetetakoa izango da. Bi kategoriako lanpostuak izango dira:
- TALDE BURU bat
- Lau BASO-LANGILE
Lan taldean arituko dira 5 langileak, garbiketa eta mantenu lanak burutzen erreketan, basoetan eta bestelako nekazal eta natura gunetan.
Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi duenak eskabidea aurkeztu beharko du Arrasateko Udaleko BAZen (Maisu Arano 8), 2013ko urriaren 23tik 31 artean (biak barne).
Honen inguruko informazio gehiago hemen.