Lanera bizikletan kanpaina aurkeztuko dugu gaur Kulturaten
2014/10/30Lanera bizikletan joateko herritarrei eskura jarriko zaizkien baliabideak zeintzuk diren azalduko dugu, besteak beste, gaur Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:30etan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oñati, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako Udalek antolatu dugun ekimen honekin, herritarrek lanera oinez edo bizikletan joateko ohitura sustatu nahi dute, osasun eta ingurumenarentzat onura garrantzitsuak baititu.
Gaurko aurkezpenean azalpenak emango ditugu Foru Aldundiko, Udaleko eta Kanpainaren komunikazio enpresako ordezkariek. Besteak beste, lanera bizikletan joateko zer baliabide eskainiko ditugun azalduko dugu; era berean, herritarren zalantzak argitzeko eta ekarpenak jasotzeko aukera ere egongo da.
Informazio gehiagorako sartu www.lanerabizikletan.net blogean.