Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak Santamas jaietan
2024/12/19Arrasateko Udalak Santamasetan taxi zerbitzua jarriko du landa auzoan bizi diren bizilagunentzako. “Maritxutako arrakasta ikusita, zerbitzua berriz martxan jartzea erabaki dugu. Modu honetan, landa auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu” adierazi dute.
Zerbitzua adin guztietako pertsonentzako izango da, betiere landa auzoarekin konektatzeko bada. Zerbitzua soilik emango da Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar edo herriko beste landa gune batzuetan kokatutako baserrietara mugitzeko. Atez ateko zerbitzua eskainiko da bidaiarien segurtasuna bermatzeko.
Oraingoan euro bateko ordainketa
Azken aldiz zerbitzua doakoa bazen ere, herritar guztien arteko berdintasuna bermatzeko, euro bateko ordainketa sinbolikoa egin beharko da pertsonako. “Modu honetan, autobus zerbitzuarekin parekatuko dugu zerbitzua”
Zapatu eta domeka gauetan
Abenduaren 21 eta 22 gauak eskainiko da taxi zerbitzua, 21:00etatik 08:00etara. Horretarako, aurrekoan egin bezala, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (20:30etik aurrera martxan egongo da), eta taxistekin hitzordua adostu.