Arrasateko Udalak doako taxi zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean baserri auzoetako bizilagunentzat
2024/10/01Arrasateko Udalak doako taxi zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean landa auzoan bizi diren bizilagunentzat. “Modu honetan, landa auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu. Hasiera batean gazte eta nerabeentzako zerbitzua izatea espero bazen ere, pertsona orori zabalik egongo da, baldintza bakarra landa auzoetara edo landa auzoetatik mugitzeko beharra izango da” azaldu dute udal ordezkariek. Zerbitzua soilik emango da Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar edo herriko beste landa gune batzuetan dauden baserrietara mugitzeko. Atez ateko zerbitzua eskainiko da bidaiarien segurtasuna bermatzeko.
Taxia erabili ahal izateko, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (egubakoitzean 21:30etik aurrera martxan), eta taxistekin hitzordua adostu. Zerbitzua martxan egongo da egubakoitzean 22:00etatik zapatuko 08:00ak arte.