Lanbidek deialdia zabaldu du atzerriko enpresetan langileak kontratatzeko
2013/07/15Eusko Jaurlaritzak PERTSONA GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESEN ATZERRIKO LANTOKIETAN PRAKTIKALDIAN KONTRATATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA zabaldu du.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, pertsona gazte tituludunak euskal enpresen atzerriko lantokietan praktikaldian kontratatzeko laguntzen deialdiaren edizio berria kaleratu berri du, gutxienez 12 hilabeteko lan-kontratu baten bidez lan-harreman bat hasteko aukera emateko EAEko pertsona gazte langabeei, haien titulazioarekin lotutako enpleguetan lan-esperientziarik ez dutenei edo esperientzia urria dutenei. Horrela, nazioartekotutako enpresen beharretara egokitutako esperientzia eta kualifikazioa eskuratzeko aukera eman nahi die.
Laguntzak Enpresei zuzenduta daude, eta honako kontzeptu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Praktikaldiko kontratuaren soldata-gastuen kostuak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak, eta kontratatutako gazteen ostatu- eta mantenu-dietak (hileko 350 euro kontratuaren indarraldiko lehenengo 12 hilabeteetan, 2014ko urriaren 31ra bitarte gehienez).
- Beharrezkotzat jotzen den egoeretan, bisa edo dagokion administrazio-baimena kudeatzeak eta eskuratzeak eragindako gastuak, bai eta mediku-aseguru osagarri bat kontratatzeak eragindakoak ere; 450 euro gehienez kontratatutako pertsona bakoitzeko.
Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 30ean bukatuko da.
Informazio gehiago eskuratzeko hemen
egin klik.