Lanbai Enplegu Azoka: gaur eguerdirarte zabalik lan elkarrizketak erreserbatzeko

2017/06/19
Card image cap
Ekainaren 22an burutuko da Lanbai Enpelgu Azoka; oraindik aukera dago enpresekin lan elkarrizketak egiteko hitzordua hartzeko

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute aurten ere Lanbai Enplegu Azoka, aste honetan zehar, eguenera arte, ekainak 22,   lan bila ari diren herritar guztiei irekita. Langabeei lana aurkitzen laguntzea eta enpresei behar duten profileko izangaiekin harremanetan jartzea dira azokaren helburu nagusiak.  Bosgarren edizio honetan 200 lan eskaintzatik gora aurkezten dira, profil eta sektore oso desberdinekoak; aurrekoetan bezala, alde batetik lana bilatzearen inguruko tailerrak antolatuko dira, eta bestetik, enplegu azoka bera:


Azoka:

Ekainaren 22an izango da 10:00etatik 14:00etara, Mondragon Unibertsitateko Garaia Berrikuntza Guneko 11garren eraikinean.

Azoka 4 eremutan banatuta egongo da:

  • Formazio gunea, Mondragon Unibertsitateko espezializaiorako formazio eskaintzarekin.
  • Lan poltsa eremua: 7 erakunde, besteak beste Arrasateko Udala, Debagoieneko Mankomunitatea,  Gipuzkoako Bazkundea, Lanbide...
  • Enpresa eremua: 52 enpresa eta erakunde egongo dira bertan curriculuma jasotzen. Espazio irekia da aurreko biak bezala eta azokara hurbiltzen den edonork du aukera nahibeste standetara joateko.
  • Elkarrizketa eremua: espazio honetan, 41 enpresa eta erakunde egongo dira elkarrizketak egiten. Elkarrizketa hauek ere edonork egin ditzake baina aurretik hitzordua eskatzea komeni da;  ekainaren 21eko eguerdirarte  elkarrizketak erreserbatzeko egongo da.  Elkarrizketa hitzordurik  soberan geratuz gero, azoka egunean bertaratuek eskatu ahala esleituko dira.

Tailerrak:

  • Ekainaren 19, 20 et 21ean, Kulturaten egingo dira, eta bertan jorratuko diren gaiak, hauek izango dira:
    • Ekainak 19, 10 etatik 13 etara:  Marka pertsonala.
    • Ekainak 20, 10 etatik 13 etara:  Curriculuma eta lan elkarrizketa.
    • Ekainak 21, 15 etatik 18 etara:  Hautaketa prozesuak.

Tailerretan jorratuko diren gaiak pentsatuta daude azokara hobeto prestatuta joateko; beraz,  hiruetan parte har daiteke, edo, aukeran, banaka baten ere.  Edozein kasutan, tailerretan  parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Azpimarratu behar da Lanbai Azoka  herritar guztiei irekita dagoela. Beraz, lan bila baldin bazabiltza, zatoz ekainaren 19tik 22 bitartean  Lanbai Enplegu Azokara!

Informazio gehiago, hemen.