Lana bilatzen laguntzeko tailerrak
2017/01/13![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/lana-bilatzen-laguntzeko-tailerrak/@@images/2477bc1c-f970-48c3-8343-98d4e5df5812.jpeg)
Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu Zentroan antolatuko dira 2017ko urtarriletik martxoa bitartean lana bilatzen laguntzeko tailer desberdinak, Lanbidek finantzatuta.
Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu Zentroan, Arrasaten, antolatuko dira tailer hauek; parte hartzea doan da, eta aurrez izena eman behar da. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko kontaktuak:
Mankomunitateko Enplegu Zentroa,
Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate
tel 943 798090
orientatzailea@debagoiena.eus / enplegu_zentroa@debagoiena.eus
Informazio gehiago hemen ikus daiteke.