Lan eskaintza

2011/06/17
Card image cap
"Emakume Txokoaren dinamizatzailea" bitarteko funtzionario izendatzeko, deialdia egin du Arrasateko Udalak.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek ekainaren 18tik 30arte izango dute euren eskabideak –Udalaren BAZen edo web gunean- aurkezteko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa da 3.HEren pareko jakintzak eta Unibertsitate diplomaren jabe izatea.

Hautaketa prozesua uztailean egingo da eta lehengo proba izango da memoria bat aurkeztea.

Informazioa eta eskabide ereduak BAZen eta Udal webgunean (www.arrasate-mondragon.org) jaso daitezke.