Lan eskaintza

2009/07/10
Aldi baterako hainbat kontratu egingo ditu Arrasateko Udalak INEM eta FORU ALDUNDIAK sustatutako Enplegu Sustapen Programen barruan. Kontratu gehienak 6 hilabetekoak eta egun osokoak izango dira.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek aste beteko epea izango dute, uztailaren 10etik hasita, euren eskabideak –INEMen edo Udalaren BAZen- aurkezteko. Hautaketa prozesuak (desenplegu egoeraren balorazioa + lanpostuaren egokitasun maila) uztailaren bigarren hamabostaldian egingo dira eta lanak irailean hasiko dira.

 

Informazioa eta eskabide ereduak BAZen jaso daitezke. Udal webgunean (www.arrasate-mondragon.org) eta INEMeko webgunean ere (www.inem.es) eskuragarri izango dira.

 

Hona hemen eskaintzen diren lanpostuak:  

  1. INEMen Programa
  • Lorazaina, 3 hilabete
  • Delineantea, 6 hilabete
  • Injineru tekniko elektronikoa, 6 hilabete
  • Basolangilea (arduraduna), 6 hilabete
  • 2 peoi, 6 hilabete
  • FORU ALDUNDIaren Programa
    • Uretako ofíziala, 6 hilabete
    • Igeltseroa, 6 hilabete
    • 3 peoi, 6 hilabete
    • Administrari laguntzailea, 6 hilabete
    • 2 inkestatzaile, 6 hilabete
    • Delineante-elektrizista, 6 hilabete
    • Dokumentalista, 6 hilabete
    • Lorazaintzan laguntzailea, 6 hilabete