LAGak berraztertzeko parte hartze deialdira gonbidapena
2016/06/03Prozesua parte hartze bitartez burutzen ari da: zuzenenkoa, adibidez, "LAGak eremu funtzionaletan" deritzon jardunaldiak burututa.
Albiste honen bitartez, Arrasate-Bergara Eremu Funtzionalean burutuko den saioan parte hartzera gonbidatu nahi dizuegu, ekainaren 14an, 18.00etan, Arrasateko Kulturaten (Azoka kalea, 1). Aukera paregabea izango da gure lurraldeko gai garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko: paisaia, azpiegiturak, hiri-eremu eta landa-eremua, ura, energia, eta abar. Prozesu parte-hartzailearen koordinazio teknikoa eta garapena Paisaje Transversal eta Inguru enpresen esku egongo da.
Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago.
http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion
Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.
LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: