Arrasateko Udalak hezkuntza komunikatearen eskura jarriko du La Merced ikastetxearen eraikina
2020/09/02Eskola ikasturtea hastear da, eta aurten Covid-19ak eragindako egoerara egokitu beharra dago. Era mailakatuan egingo da itzulera: datorren irailaren 7tik aurrera hasiko dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrak, eta DBHko 1. eta 2. mailetakoak; irailaren 15ean, berriz, DBHko 3. eta 4. mailetakoak eta batxilergokoak.
Bide horretan, ikasturtea abiarazi dadin normaltasun berrian segurtasun baldintza oro betez , EUDEL Euskal Udalen Elkarteak lankidetza eskaera egin zien udalei haurren eta nerabeen eskolatze presentziala bermatuko duten udal espazio publikoak identifikatzeko, ikasleak birkokatu behar diren kasuetan, osasun baldintzak edo eskatutako baldintzak betetzeko.
Eskaera horren aurrean, Arrasateko Udalak egoera aztertu, eta HH. Mercedarias de la Caridad mojekin jarri zen harremanetan, La Merced ikastetxearen eraikina, hala behar izango balitz, erabiltzeko baimena eskatzeko. Udalaren ustez eraikin hori da eskola beharrei egokien moldatzen dena. Mojek baiezkoa eman diote udalaren eskaerari, eta hortaz, Arrasatek, eskola ikasturtea normaltasun berrian garatu ahal izateko, La Merced eraikina izango du eskura, beharrezkoa izango balitz erabili ahal izateko.
Udalak HH. Mercedarias de la Caridad mojei eskertu nahi die adierazitako prestutasuna.
Eskolaratzea segurtasun berme guztiekin gauzatu dadin, udalak dei egin die herritar guztiei Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailen gomendioak jarraitzeko.