Kurtzetxikira larrean ibiltzeko ganadua eramateko eskaerak abenduaren 20ra arte
2014/12/16Atzo (abenduak 15) argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ordenantza, udal titulartasunekoa den Kurtzertxiki mendiko zelaian ganadua larrean ibiltzeko modua erregulatzen duena. Ordenantza guztia hemen ikusgai.
Besteak beste, ordenantza honetan azpimarratzen da larratze eskabideak egin behar direla 2014ko abenduaren 20a baino lehenago. Eta eskaeran azaldu behar da espezie bakoitzeko zenbat buru ibiliko diren larrean. Halaber, eskabidearekin batera aurkeztu behar dira behi, ardi eta behorren osasun ziurtagirien eta identifikazio fitxen kopiak.
Baimenak banatuko dira bakarrik herriko ganaduzaleen artean, horretarako eskatzailea gutxienez bost urtez Arrasateko erroldan azaldu behar da.
Baimendutako animaliak dira: Sasi ardi eta Latxa arrazako ardiak, behiak, eta haragitako behorrak; pottoka arrazakoak barne.