KURSAAL ESZENA eta Antzuola, Arrasate eta Bergarako udalek “KURSAAL ESKURA” martxan jarritako egitasmoa gurean berriro
2015/03/23Kursaal Eszenaren kultur-programazioa interesa dutenen eskura jartzea helburu duen egitasmo berri hau, datorren apirilaren 20an abiaraziko da “Ballet Nacional de Marsella”ren "Orfeo y Euridice" obrarekin, kantuaren eta dantzaren arteko elkarrizketa etengabea, Frantziako dantza-konpainia nagusietako batek ekarria. Frédéric Flamand da konpainiaren zuzendaria eta hiru pertsonaia dituen historia eder honen irakurketa pertsonala egiten du
“Kursaal Eskura” da Kursaal Eszena eta Antzuola, Arrasate eta Bergarako Udalen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu berri honek, Kursaal Eszenak atontzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, dohaneko autobus zerbitzua eskainiko diete; aipatu hiru udalerrietatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzuliko den autobusa hain zuzen ere.
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzertu/ikuskizunerako sarrera:
http:// www.sarrerak.kursaal.org
- Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako zenbakietara deituz:
- Antzuola: 943 76 62 46/ kultura@antzuola.net
- Arrasate: 943 25 20 00/ kultura@arrasate-mondragon.net
- Bergara: 943 77 91 59/ kultura@bergara.net
- Autobusak Kursaalerantz honako tokietatik /orduetan abiatuko dira:
- Antzuola: Autobus geltokia, Sagasti kalea (18:00)
- Arrasate: Autobus geltokia, Garibai kalea (18:20)
- Bergara: Autobus geltokia, Ibargarai kalea (18:35)
- Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, norberaren udalerriak hartarako atondu duen telefono zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
“Kursaal Eskura” egitasmoaren hitzordu honetarako izen-emateko epeak (autobusa / Ordu Gaztea) apirilaren 15an amaitzen da.