Kulturolako horma irudiaren lehiaketa hutsik, epaimahaiak aho batez hala erabakita
2021/07/06Joan den maiatzaren 12an, udalak lehiaketa publiko bat jarri zuen martxan Kulturolako fatxada baterako horma irudi bat aukeratzeko. Udalak 7 proposamen jaso zituen eta epaimahaiak aho batez erabaki du lehiaketa hutsik uztea.
Epaimahaiko kide izan dira udaleko ordezkari bat, Kulturola zaharberritzeko proiektua idatzi duen arkitektoa eta obraren zuzendaria, Arte Ederretan lizentziadun bi eta arte ederretan graduatu bat.
Horma irudia aukeratzeko, oinarri bakarra izan da parte hartzaileek aurkeztutako proiektua, proposamenak anonimotasunez landu baitira.
Aurkeztutako proiektu, memoria eta aurrekontu guztiak aztertu ostean, lehiaketaren epaimahaiak, aho batez, hau ebatzi du:
- Proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei eskerrak ematea lehiaketan parte hartzeagatik.
- Lehiaketa esleitu barik uztea, kontsiderazio hauetan oinarrituta:
- Aurkeztutako proposamenetan eta irudietan ez da ikusten lehiaketarako ezarritako helburuekiko korrespondentzia adierazpen argi eta sendorik.
- Proiektuek ez dute proposamen elementurik tokiko industria tradizioaren eta Kulturolaren arteko sinbiosi artistiko nahikoa iradokitzeko, kultura fabrikaren ideia gisa.
- Aurkeztutako lanek ez dute garbiketa sintetikorik lehiaketaren helburuetara egokitzeko.
- Aurkeztutako irudietako bat bera ere ez da nortasun ezaugarria, aplikatu daitekeena monumentu eta BIC (kultura intereseko ondasuna) izendatutako eraikin batean.