Kudeaketa tasa kendu da erabiltzailearentzat kultura ikuskizunetarako online sarrerak erostean

2022/02/03
Card image cap
Kudeaketa tasa udalak hartuko du bere gain.

Arrasateko Udalak kendu egin du kultura ikuskizunetarako online sarrerak erostean zegoen kudeaketa tasa. Kudeaketa tasa udalak hartuko du bere gain. Sarrerak orain arte bezala salduko dira, www.arrasate.eus webgunearen bidez

Ekimena dator 2022ko aurrekontu akordiotik, Udal Gobernuaren (EAJ/PSE) eta EH Bilduren artean hartua. EH Bilduk egindako 8 proposamenetako bat da, alderdien arteko akordioan jasotakoa.

Udalak makina bat jarri du BAZen, erreziboak automatikoki ordaintzeko

Arrasateko Udalak kutxazain bat jarri du BAZen ordainagiriak automatikoki ordaintzeko. Aukera emango du zergei edo isunei dagozkien ordainagiriak azkar eta eroso ordaintzeko.

Udalaren helburua da herritarrei arreta eraginkorra eskaintzea: “BAZen ilarak eta itxaronaldiak murriztuko ditu, herritarrei sistema erraz eta azkar bat eskainiko die, udalarekin dituzten zerga betebeharrak betetzeko, ordainagiriak ordaintzeko leku bateratu bat lortuko da eta bilketa sistemarekin integrazio informatikoa bermatuko da. Aurrerapausoa da”.

Herritarrari aukera ematen zaio ordainagiriak txartel fisiko zein birtual bidez automatikoki ordaintzeko. Ordainagiriak duen barra kodea makinaren irakurgailura hurbildu bezain laster, makinak ordainagiria identifikatuko du. Gero, txartel fisiko baten bidez ordaintzeaz gain, contactless sistemaren bidez ordaindu ahal izango da (txartel birtuala). Azkenik, herritarrak tramitearen egiaztagiria lortuko du. Ezin da eskudirutan ordaindu.

Makina BAZ bulegoko orduetan erabili daiteke: astelehenetik egubakoitzera 8:30-19:00, eta zapatuan 9:00-13:00.