Emakume Txokoak kontzertu batekin irekiko du udazkeneko egitaraua irailaren 20an Monterron parkean
2024/09/05“Giza zarata” da Anariren ibilbide luzeko azken lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean. Anarik barrura zein ingurura begira jartzeko kantuak osatu ditu disko berrian, eta kantuetan feminismoaz, kapitalismoaz eta klima aldaketaz hitz egiten du.
Arrasateko hiru emakume musikarirekin batera
Kontzertuari herriko hiru emakume musikari gaztek emango diote hasiera: Anixek, Claudia Diazek eta Izadi Zumaldek.
Emakume Txokoak musika estilo eta ibilbide ezberdinetako emakume musikariak elkarrekin jarri nahi ditu taula gainean. Jada euskal musika eszenan erreferente bilakatu den Anarik urratutako bidetik, ibilbidea egiten ari diren neska gazteak ere gogoz eta kemenez datoz bide berriak lantzen. Ekimenak haien lanak ezagutu, eskaini eta partekatzea sustatu nahi du.
Sarrera irekia eta doakoa
Guztiez disfrutatu ahal izango da irailaren 20an Monterron parkean (euria eginez gero Amaia antzokian izango da). Hitzordua 19:00etan izango da:
- 19:00etan ANIXE, CLAUDIA DIAZ, IZADI ZUMALDE
- 20:00etan ANARI (GIZA ZARATA DISKA AURKEZTEN)