KONTSUMO ARDURATSU KANPAINA
2007/12/18Kontu HANDIZ kontsumitu
Zer da?
Kontsumo arduratsua egitearen premiari buruzko mezuak eskaintzen dituen komunikazio-kanpaina bat da.
Zertarako da?
Ohituren aldaketa lortzeko gogoeta bat egitera bultzatu nahi da, biztanleriak gero eta kontsumo arduratsuagoa egitearren.
Nori zuzenduta?
Egun hauetan establezimendu komertzialetara hurbiltzen direnei: etxekoandreak, helduak, umeak, gazteak
Non?
Sebero Altube Plazan.
Noiz?
Abenduaren 19tik 20 arte, 17:00etatik 20:00ak arte.
Nola?
Sei panelek osatutako erakustoki bat jarriko da. Horietan mezuak eta irudiak agertuko dira. Horretaz gain, bi mahai luze eta aulkiak erabiliko dira tailerrak egiteko eta atseden bat hartzeko.
Hezitzaileak:
Tailer hauetan bi ingurumen hezitzaileak egongo dira. Jarduerak dinamizatzeaz gain, ingurumen eta kontsumori buruzko galderak erantzungo dituzte eta kontsumo arduratsua egiteko aholkuak emango dituzte.