Kontserba tailerra Jakionen eskutik

2014/06/13
Card image cap
Ekainaren 21ean, Baserritarren Azoka Bereziak barazkiak ontziratzeko tailer bat ekarriko digu, Jakionek gidatuta.

Uda sasoiak ortuko  produktu on ugari ekartzen digu, beste urte sasoi batzuekin alderatuta.  Produktu horiek urte osoan zehar jan ahal izateko hainbat era egon daude, artean kontserban ontziratzea.  Honi heltzeko,  Jakion enpresak eta Arrasateko Udalak ekaineko baserritarren azoka berezian barazkien kontserbak egiten ikasteko tailer bat antolatu dute, parte hartu nahi duenari irekita eta doan.  Tailerra goizeko 11:00etan izango da, Seber Altube Plazan, baserritarren azokaren baitan. 

Tailerrean parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da.  Interesatuta daudenak, orri hau bete eta Arrasateko Udaleko BAZen entregatu behar dute (epea irekita 2014-06-19 arte).  Telefonoz deituta ere izena eman daiteke (943 252000).

Animatu eta parte hartu zeuk ere!!!