Komunikazio bide berriak herritarren eskura

2017/06/05
Card image cap
Udalak WhatsApp eta Telegram komunikazio kanal berriak jarri ditu martxan herritarrek modu azkar eta errazean abisuak, kexa edo iradokizunak egiteko aukera izan dezaten

Gaurtik aurrera, herritarrek Udalarekin harremanetan jartzeko komunikazio bide berriak izango dituzte. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuta, eta herritarrekin hartu-eman zuzenago eta hurbilagoa izateko helburuarekin, WhatsApp eta Telegram- kontuak martxan jarriko ditu Udalak.

Kanal berrien erabilerak aukera berriak eskainiko dizkiete herritarrei, modu azkar eta errazean helarazi ahal izango baitizkiote Udalari beren kexak, abisuak edota iradokizunak. Gainera euskarri horien bitartez argazkiak ere erantsi eta bidali ahal izango dituzte herritarrek.

Nola erabili:

Udalarekin harremanetan jarri eta mezuak bidali ahal izateko beharrezkoa izango da 688 732 463 telefono zenbakia Arrasateko Udala izenpean telefono kontaktuetan jasotzea.

Jasotako mezuak nola kudeatuko diren:

Orain artean Udalean jaso diren edozein iradokizun edota kexak bezalaxe izapidetu edota tramitatuko dira WhatsApp edo Telegram bidez jasoko direnak ere, beraz, komunikazio bide berriek ez dute eraginik izango udal teknikarien lan egiteko moduan, herritarrei udalarekin harremanetan jartzeko komunikazio bide berri bat ireki besterik ez da egingo.

Erantzunak ere bide beretik jasoko dituzte herritarrek, beti ere bulego ordutegietan eta BAZ-ean arduratuko dira kanal berrien mezuak jasotzeaz eta erantzuteaz.