Kiroldegiko abonuak, iazko prezio berean, osasuntsu egoteko prest

2015/01/08
Card image cap
2015eko abonuek ez dute igoerarik prezioan eta adin, gustu eta behar ezberdinetarako aukerak daude

Udal Kirol Zerbitzuan bete betean ari gara abonatuen egoera berritzen eta kirolarekin gozatzera eta osasuna zaintzera animatzen diren herritar guztiak artatzen, urtarrila baita horretarako unerik aproposena.

Abonu motak adinaren arabera bereizten dira eta familiek ere euren abonua izateko aukera dute.

Horretaz gainera, igerilekua bakarrik nahi duenik edo eremu lehorrean gustorago egoten denik ere badira. Horientzako abonua bereizten da. Baina eremu guztiak gustuko izanez gero, Abonu-Plus dugu aukeran.

Arrasaten izan ezik Eskoriatzan, Oñatin eta Bergaran kirola egiteko aukera dago Abonu mankomunatuaren bitartez.

Eta hori guztia gustu, behar eta adin guztietarako kirol ekintzekin.

Informazio guztia Musakolako Kiroldegian, 943 77 16 77 telefonoan duzue.