Kirolaz Osasuntsu - Ate Irekiak

2014/09/03
Card image cap
Oso gogorrak al dira Spinning-eko klaseak? Ondo moldatuko al naiz Zumban? Zer da K-Stretch? Seguru badagoela behin probatzea gustatuko litzaizuekeen kirolen bat: hau da zure aukera! Nordic Walking, Aquarunning, hipopresiboak, pilates... denak dauzkazu eskura.

Etorri gure ate irekietara irailak 9, 10 eta 11ean eta frogatu edozein ekintza DOAN. Kurtsoan zehar izango ditugun monitoreak bertan egongo dira zuen edozein zalantza argitzeko.

Lekua ziurtatzeko erreserbatu plaza kiroldegira deituta (943771677) edo bertara hurbilduta.