Hautaketa prozesua: Kirol sailerako ‘informazio eta izapidetze agente’ lanpostua bitartekotasunez betetzeko eta lan poltsa sortzeko
2021/04/16Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du Kirol sailerako ‘informazio eta izapidetze agente’ lanpostua bitarteko izaeraz betetzeko eta lan poltsa sortzeko.
Deialdiaren oinarri-arauak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 15etik maiatzaren 5era arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.