Kirola eta Osasunaren Astea urtarrilaren 19tik 24ra bitartean
2015/01/15Kirola eta osasuna beti egon direla lotuta jakina da eta Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuan lotura hori bereziki bideratu nahi izan dugu. Horretarako herritarren beharrak eta osasun arlotik eta erakundeetatik iristen zaizkigun mezu eta gidaritzak kontuan hartu ditugu, herritarren osasuna kirolaren bitartez zaintzeko asmotan.
Urtarrilaren 19tik 24ra bitartean egingo den Osasunaren astean ateak zabalduko ditugu eta hainbat ekintzetan ate irekiak egingo ditugu: Nordic walking, K-Stretch, Pilates, Body balance, Hata Yoga, Gimnasia abdominal hipopresiboak, Matrogym, Igeriketa hobekuntza eta Kid Pilates ekintzak izango dira ate irekiak izango dituztenak. Ekintza hauek probatu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea. Doan dira eta izena emateko Musakolara etor daiteke edo 943 77 16 77 telefonoaren bitartez egin.
Horretaz gainera, urtarrilaren 19an Kulturaten bizkarra zaintzearen garrantziari lotutako hitzaldi bat ere egingo dugu, 18:00etan euskaraz eta 19:15etan gazteleraz.
Eta kirola eta osasunari lotutako aste hau herritarrengana ahalik eta gehien hurbiltzeko, urtarrilaren 26tik 30era bitartean herriko zaharren egoitzetara joango gara.
Arrasatearrek, bada, kirol jarduerak probatzeko aukera dute, osasunari lotuta duten onurak ikusiz. Eta, ez ahaztu, ekintza guztiak adin, ahalmen, maila, behar eta gustu guztietarako ekintzak daudela, beraz, kirolaz gozatu!