Kirol teknikari bat hautatzeko deialdia egin du Udalak
2014/06/27Arrasateko Udalak hautaketa prozesu baterako deia zabaldu du. Helburua, funtzionario interino baten bitartez, lanpostuaren titularra aldi batez ordezkatzea beste Udal batean zerbitzu aldian izendatuta dagoen bitartean, edo udalak lanpostua amortizatzen duela erabaki arte.
Plaza hori ‘KIROL TEKNIKARIA’ lanpostuari dagokio. Administrazio Bereziko Eskalan dago, teknikarien azpieskalan, A1 taldean sailkaturik.
Lanpostu horrek 4. HE du esleituta, derrigorrezkoa, nahiz eta, inork egiaztatzen ez badu hizkuntza eskakizun hori, 3. HE aplikatuko zaion, deialdi hau hornitzeko baino ez bada ere.
Kontuan izanik deialdiaren presako izaera, saltatu egin dugu eskabideak aurkezteko eta onartzeko izapidea, eta zuzenean aurkeztu behar dira oposizioko hautaketa sistema osatzen duten pertsona izangaiak.
Hautaketa prozesuko probak uztailaren 8an egingo dira, 10:30ean, Kulturaten.
Oinarriak eta bestelako informazioak udal webgune honetan aurki tu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.