Kirol erreserba finkoak egiteko epea apirila 14ra arte
2019/04/042019ko bigarren lauhilerorako
Datorren apirilaren 14ean, bigarren lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da Musakolako kiroldegian. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere.
Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:
- Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
- Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
- Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
- Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
- Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.
Eskaerak egiteko azken eguna: 2019eko Apirilak 14
Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.