Kirol Azpiegituren Maparen hausnarketa herrira zabaltzen da

2021/12/16
Card image cap
Astelehenetik aurrera, online bete daiteke www.arrasate.eus -en eta era fisikoan Musakolako kiroldegian eta BAZen.

Arrasateko Udalak aurrera jarraitzen du Kirol Azpiegituren Mapa osatzen: kirol azpiegituren berritze lanei buruzko galdetegia jarri du herritarren eskura, orain arte egin den lanketaren kontraste lana egiteko.

Aipatutako galdetegia online izango da eskura, udalaren webgunearen bidez datorren astelehenetik aurrera, abenduak 20. Horrez gain, Musakolako kiroldegian eta BAZen ere paperez eskuratu ahal izango da, eta paperez bete ostean, leku horietan izango den postontzian utzi ahal izango dira.

Aste honetan ere hainbat saio egingo dira kalean, galdetegiak betetzeko mahaietan. Hurrengo saioak egubakoitz honetan izango dira, abenduaren 17an: goizean Seber Altube plazan, eta arratsaldean Arimazubi plazan. Aurrez, jada, udalak 3 saio egun ditu: Biteri plazan, kiroldegian eta maiatzaren lehena plazan.

Bide horiez gain, : 688 64 80 40 telefono/Whatsap-aren bidez hitzordua eskatu daiteke, galdetegia telefonoz betetzeko.

Udaberritik hona udala hausnarketa prozesu bat ari da garatzen Kirol Azpiegituren Mapa eta horren elementuen berritze lanak adoste eta leheneste aldera. Prozesu horretan, propio sortutako deliberaziorako lantalde bat osatu zen udaberrian, non egon dauden herriko kirol klubetako ordezkariak, hezkuntzako hainbat zentro, ausaz hautatutako kirol zerbitzuetako hainbat erabiltzaile eta ausaz hautatutako herritar batzuk. Lantalde horretan, orain martxan jarriko den galdetegiaren helburua da hiru hilabetean sortu diren ideiak eta udalean azken urteotan landu izan diren ideiak Arrasateko herritarrekin kontrastatzea. Hau da, landu diren hainbat ideien eta proposamenen inguruan herritarrek zer iritzi duten jasotzea, lantaldearen hausnarketa bera osatzeko, eta datozen urteetan exekuzio azpiegituren eraberritze plangintza proposamena sortu ahal izateko.