Karapaixoa protagonista martxoaren 20an, 3. zapatuko azokan

2021/03/18
Card image cap
Udal esku orri bat banatuko du karapaixoa zelan egin jakiteko, errezeten eta osagaien informazioarekin. Azokako bezeroen artean zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra

Martxoaren 20an, 3. zapatuko azokan, karapaixoa izango da protagonista.

Hainbat ekoizlek karapaixoa ekarriko dute bertan azokan saltzeko; gainera, modu askotan prestatuta: Askasibar, Errastiko ogia eta Ainara Abasolo gluten free. Karapaixoak betiko erara eginak, ama orearekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoarekin, gluten gabekoak, begetarianoak eta beganoak.

Aukera egongo da enkarguak jasotzeko edo hartzeko.

Azokako bezeroen artean, zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra.

Udalak esku orri bat banatuko du karapaixoa zelan egin jakiteko, errezeten eta osagaien informazioarekin.