Martxoaren 18an, Azokaren protagonista: Karapaixoa
2023/03/07Martxoaren 18an Azokaren protagonista Karapaixoa izango da. Herriko baserritarren ohiko postuez gain, hainbat ekoizlek karapaixoa salduko dute, modu ezberdinetan prestatua: Artazubiaga, Errastiko eta Irrika Gluten Free. Eskuz egindako karapaixoak dira, ore amarekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoekin, gluten barik, begetarianoak edo beganoak.
Enkarguak egin edo jaso ahal izango dira. Harremanetarako bideak:
- Artazubiaga: 639 65 13 40.
- Errastiko: 646 82 08 57.
- Irrika Gluten Free: 647 73 79 80.
Karapaixoa egiten ikasteko tailerra antolatu da. 11:00etan izango da, azokan. Bakoitzak bere karapaixoa prestatuko du azokan, etxera eramango du labean sartzeko, eta amaieran dastatze bat egingo da. Tailerrean parte hartzeko, aurretik izena eman behar da BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.
Azokako bezeroen artean 12 karapaixo eta bertako produktuen saski bat zozketatuko dira.