Kanpoko igerilekuaren irekiera
2019/06/13Egun berberetik aurrera, kiroldegiak udako ordutegia hartuko du, 9:00tan ireki eta 21:00tan itxiz.
Ekainaren 23an, San Juan bezpera dela eta, kiroldegia 19:00tan itxiko da eta kanpoko igerilekua berriz, 18:30tan. Horrez gain, San Juan egunez, ekainaren 24ean, kiroldegia itxita egongo da.
Urpeko arkeologia egiteko aukera uztailean
Kirol Sailak zientzia-dibulgazioa helburu duen jarduera didaktiko eskainiko du uztailean.
“Uluburun: zure igerilekuan hondoratutako ontzia” jardueraren bidez, urpeko arkeologiaren inguruko zientzia ezagutarazi nahi da.
Hasiera batean, monitoreen eskutik hainbat azalpen jasoko dituzte parte hartzaileek eta bigarren zati batean, urpetik pieza arkeologiko desberdinak berreskuratuko dituzte haurrek eta piezak nola katalogatu eta bildu ikasiko dute, benetako arkeologoen lana irudikatuz.
Jarduera hau Arrasate-n antolatu zen 2017an eta arrakasta handia izan zuen neska-mutikoen artean.
Oraingo honetan, uztailaren 13an, 36 neska-mutikoentzako bi txanda eskainiko dira eta txanda bakoitzak 2 orduko iraupena edukiko du.