'K-Stretch' gunea irekiko dugu Arrasateko Uarkape pilotalekuan

2014/06/12
Card image cap
Datorren uztailaren 1etik aurrera gorputzaren postura eta oreka lantzen dituen K-Stretch metodo berritzailea eskainiko dugu Udal Kirol zerbitzuetatik. Ekainaren 17an metodoa azaltzeko saio praktikoak eskainiko ditugu Uarkapen, Danilo Barzio (metodoaren asmatzailea) bertan izango da zalantzak argitzeko.

Gorputzaren postura berriro hezten edo berrorekatzen laguntzen du K­-Stretch izeneko metodo berritzaileak. Danilo Barzio da metodoaren asmatzailea eta Arrasateko Uarkape pilotalekua izango da metodo hori eskaintzen duen Debagoieneko lehenengo gunea eta Gipuzkoako bigarrena.

Posturak lantzeko

Danilo Barzio Uarkapen izan zen erakustaldia egiten eta metodoaren inguruko azalpen zehatza eman zuen: "Jarreraren gimnasia edo gimnasia postural bat da. Posturan egiten du lan eta modu positiboan jarduten du gorputzeko posturan". Horregatik, metodo honek ahalbidetzen du tentsio muskularraren gainean, bizkarreko minean eta abarretan modu onuragarrian eragitea.

Bizi kalitatea hobetzen du

Metodo hori egiten dutenen bizi kalitatea hobetu egiten dela azaldu zuten Uarkapeko aurkezpenean eta Arrasateko kirol teknikari, Iratxe Aranbururen esanetan  “perfil ugaritako pertsonendako dela egokia metodoa: kirolarientzat, gazteentzat, adinekoentzat, haurdun daudenentzat...”

Klaseak Uarkapen

Arrasate K-Stretch gimnasia eskaintzen duen Gipuzkoako bigarren herria izango da. Datorren uztailaren 1ean hasiko dira K-Stretch klsaeak Uarkapen. Izen emateak 40 euroko kostua izango du kiroldegiko abonatuentzat eta50 eurokoa gainontzeko herritarrentzat.

Klaseekin hasi aurretik proba saioak egingo dituzte datorren ekainaren 17an Uarkapen. K-Strecht metodoaren nondik norakoak azaltzeko saio praktikoak egingo dira, eta Danilo Barzio bertan izango da zalantzak argitzeko.

Ate Irekietako jardunaldi hauei buruzko informazio gehiago jasotzeko:  helbidera idatzi edo 943771677 telefonora deitu dezake.